Asteartean abiatu zuten Azkoitiko Irakurle taldeak ikasturte berria. Fatima Mernissik idatzi eta Edurne Lazkanok euskaratutako Terraza debekatua. Haremeko neskato baten istorioak liburuaz hitz egin zuten orduan, eta saioa amaitu aurretik zehaztuta utzi duten hurrengo juntadizoaren data. Azaroaren 17an, asteartez egingo dute saioa (19:00).
Gainera, Irakurle Taldekoek zehaztuta utzi zuten zein libururi buruz hitz egingo duten hurrengo saioan. Harkaitz Cano idazle lasartearraren Twist lana hautatu dute hausnarketarako. Canok 2011n kaleratu zuen eleberri hori, eta urtebete beranduago, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen. Eleberri horretan erakunde armatu bateko kideak ziren Soto eta Zeberio bahitu, torturatu eta erail ondoren, horiek salatu zituen Diego Lazkanoren bizitza kontatzen du. Hain justu, Lasaren eta Zabalaren hilketan oinarritzen da eleberriaren istorioa.