Ernestina Champourcin poesia lehiaketa irabazi du Maite Lopezek

Andoni Elduaien

Maite Lopez. (Arnaitz Rubio Aprea)

'Ene onetsiari' lanari esker irabazi du Lopezek Ernestina Champourcin poesia lehiaketa, euskarazko lanen modalitatean. Guztira, 41 poemak osatutako bilduma aurkeztu du azkoitiarrak. 2.000 euroko saria jasoko du hark. 

Maite Lopez idazle, poeta eta itzultzaile azkoitiarrak Arabako Foru Aldundiak antolatutako XXXVI. Ernestina Champourcin Poesia Lehiaketa irabazi du. Euskarazko modalitatean lortu du sari nagusia azkoitiarrak, Ene onetsiari lanagatik. 41 poemak osatutako poema bilduma aurkeztu du hark. 

Azkoitiarrak aurkeztutako bilduma 41 poemak osatzen dute. Horietako bakoitzak, gainera, data eta ordena kronologikoa ditu eta epaimahaiaren esanetan, egitura horrek "batasuna" eta "koherentzia" eman dizkio Lopezen bildumari, poema bakoitzak behar dituen osotasuna eta autonomia inoiz galdu gabe. Epaimahaiak, era berean, Lopezen bildumaren aberastasuna nabarmendu du, bai erabilitako irudiengatik, bai hizkuntzagatik, bai "irtenbide errazak saihesten dituzten hausnarketengatik". 

Aurtengo ediziora, guztira, 155 lan aurkeztu dituzte parte hartzaileek, gaztelaniazko 137, eta euskarazko hemezortzi. Hemezortzi horietan onena Lopezena izendatu dute, eta 2.000 euroko saria jasoko du. Gaztelaniazko modalitatean, Begoña Ruedak irabazi du lehiaketa, Los estigmas poema bildumarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide