Almerian egonaldia egin dute Plaza Ondoko kideek

Ane Olaizola

Bidaiariak, Roquetas de Mar hirian. (Plaza Ondo)

Jubilatuen elkartearen eskaintzari erantzunez, dozenaka lagunek astebeteko egonaldia egin dute Espainiako hegoaldeko kostaldean, eta hainbat txoko bisitatu dituzte. Bestalde, elkarteak Iruñera irteera antolatu du urrirako.

Plaza Ondo jubilatuen elkartearen ekimenez, Almerian (Espainia) astebeteko egonaldia egin dute hainbat herritarrek, eta hango txoko ugari bisitatzeko aukera izan dute, hala nola Valdepeñas, Roquetas de Mar, Cabo de Gata, San Jose, Mojacar eta Alpujarra. Parte hartzeari dagokionez, harrera beroa izan du elkarteak Espainiako hegoaldeko kostara prestatutako bidaiak, leku guztiak beteta gauzatu baitute. 

Bestalde, elkarteak Iruñean eguna pasatzeko irteera antolatu du urriaren 22rako. Ostegun horretan, 08:00etan abiatuko dira liburutegi ondoko autobus geltokitik, eta besteak beste, bazkaria egingo dute han. Zehazki, 14:30ean Uslaer jatetxean elkartuko dira otordurako, eta arratsaldean itzuliko dira herrira. Hara joateko txartelak urriaren 6an jarriko dituzte salgai, 09:00etan; bazkideek 45 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek, 50 euro. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide