San Jose egoitzako egoiliarrek zein langileek gustura hartu dituzte gaur Azkoitiko Musika Bandako kideak, urtero moduan, haien gustuko abestiekin kontzertua eskaini baitute musikariek egoitzan. Giroak hala lagunduta, atarian elkartu dira guztiak, eta Carlos Muñozen gidaritzapean, doinu dantzagarriz alaitu dute eguerdi partea. Besteak beste, pasodobleak, balsa, korridoak, foxtrok edo areto dantzak eta boleroak eskaini dituzte.