Izarraitz areto futbol taldeak Gipuzkoako Kopa partida jokatuko du etzi, igandea, Elkargunean. 11:30ean hasita, Gipuzkoako Lehen Mailan diharduen Martutene Zumardi taldearen aurka neurtu beharko ditu indarrak Azkoitiko taldeak.
Final hamaseirenetako partida izango da, eta Patxi Caballerok zuzendutako taldeak datorren sasoian Gipuzkoako goreneko mailan arituko den taldearen kontrako erronka zailari egin beharko dio aurre.