Azkoitiko Udalak eta Azkoitiko Kultur Elkarteak Bizenta Mogel ipuin lehiaketa antolatu dute 45. urtez, eta oinarriak kaleratzearekin batera zabaldu dute izen ematea. Ohiko moduan, adinez nagusiak diren idazleek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera, eta horiek euskarazko ipuinak sortu beharko dituzte; urriaren 31 izango da lanak aurkezteko azken eguna.
Parte hartzaileek lau eta hamar orri arteko ipuinak idatzi behar dituzte, orrialde bakarrean eta tarte bikoitzarekin. Lanek originalak eta inon argitaratu edota saritu gabekoak izan behar dute, halaber.
Azkoitiko udaletxera (Herriko enparantza z/g. 20720, Azkoitia) bidali behar dira ipuinak, izenpeturik, eta horrekin batera, gaitzizen berbera daraman kartazal itxi bat ere aurkeztu beharko da. Kartazal horretan egileak bere datu pertsonalak zehaztuko ditu.
Hiru saridun
Bestalde, epaimahaiak datorren urteko urtarrilaren 16an hartuko du erabakia, eta antolatzaileek hiru sari banatuko dituzte: irabazleak 700 euro eta oroigarria jasoko ditu; bigarren sailkatzen dena 500 eurorekin eta oroigarriarekin sarituko dute; eta hirugarrena, 400 eurorekin eta oroigarriarekin.