Zaintzaileen emozioak landuko ditu Azkoitiko Babes Sareak asteazkenean

Ane Olaizola

(Pexels)

Matia fundazioko Iraia Agirregabiria psikologoak Elkargunean emango du solasaldia, eta gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak zaintzen dituztenengan jarriko dute arreta.

Azkoitiko Babes Sareak sasoi berriko lehen hitzaldia antolatu du asteazkenerako, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin. Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonen zaintzaileek izan ohi dituzten emozioen inguruan arituko dira egun horretan Elkargunean, 18:00etan hasiko den doako saio irekian. Sendia programan aritzen den Matia fundazioko Iraia Agirregabiria psikologoak emango ditu azalpenak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide