Martxoaren 20an jokatuko dute Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia

Ane Olaizola

Iazko maratoi erdiaren podiuma. (Andoni Elduaien)

Diego Garciaren oroimenez antolatzen duen Xeye atletismo taldeak nazioarteko maratoi erdiaren 2027ko data iragarri du. Azaroan zabalduko dute izen ematea. 

Azkoitia-Azpeitia nazioarteko maratoi erdiaren 2027ko data jakinarazi du haren antolatzaile Xeye atletismo taldeak: martxoaren 20an jokatuko dute Diego Garciaren oroimenezko lasterketaren 34. aldia. Antolatzaileen esanetan, egun horretan bi herriak "korrikaren festa handiaren inguruan" elkartuko dira.

Azken urteetan bezala, maratoi erdia eta zortzi kilometroko lasterketa motza jokatuko dituzte egun horretan Azkoitia eta Azpeitia artean, eta antolatzaileek azaroan zabalduko dute horietan parte hatzeko izen-ematea; 1.300 korrikalarirentzako lekua egongo da maratoi erdian, eta 700 lagunentzako lasterketa motzean. 

"Lehen edizioak argi erakutsi zuen Azkoitia-Azpeitia lasterketa bat baino askoz gehiago dela. Kirol maila bikainarekin batera, festa handia bizi izan zen ibilbide osoan, korrikalari, boluntario, zale eta herritarren parte-hartzeari esker", esan dute antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide