Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen ekimenez egiten duten berreskuratutako liburu eta disko azoka ibiltariak Azkoitian egingo du geldialdia bihar, asteazkena. Herriko plazan jarriko dute postua, eta 13:30era bitartean egongo da zabalik. Plazara joaten diren herritarrek liburuak eta diskoak erosteko aukera izango dute, baita etxean dituzten aleak bertan uztekoa ere.