Astelehenean goizez eta arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak Elkargunean

Andoni Elduaien

Herritar bat odola ateratzen. (Anartz Izagirre)

09:30etik 13:00etara edo 16:30etik 20:30era izango dute herritarrek Elkargunean odola emateko aukera. 

Azkoitiko odol emaileek astelehenean dute odola emateko eguna. Etzi, iraileko odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, eta oraingoan, goizez zein arratsaldez bilduko du odola Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak. Hain justu, 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:30era izango dute herritarrek odola emateko parada.

Astelehenean odola eman ohi duten herritarrek honezkero hitzartuta dute ordua, baina ematen hasi nahi dutenek edota informazio gehiago jaso nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko dute. Abuztuaren 31n egin zituzten herrian azken odol ateraldiak, eta egun horretan 89 odol poltsa bildu zituzten Euskadiko Odol Emaileen Elkartekoek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide