Azkoitiko Isilune Zirkuluak bihar, osteguna, egingo dute 2026-2027 ikasturteko lehen elkarretaratzea. Azkoitiko Parrokiak deitutako elkarretaratzea egingo dute 20:00etan hasita, eta Ceutan azken asteetan bizitzen ari diren migrazio krisia izango dute hizpide, Ceuta migrazio krisiaren ispilu lelopean. Laugarren ikasturte abiatuko du hala Isilune Zirkuluak.
"Ceutan gertatzen ari dena gogoan dugu. Isiltasunean eta hausnartuz, har dezagun kontuan Ceutan bertakoek nahiz hara halabeharrez iritsi direnek bizi duten sufrimendua". Antolatzaileek adierazi dute elkarretaratze isil hauek egungo "errealitate iluna, larria eta mingarria" salatzeko egiten dutela. "Gure kontzientziak esnatu eta begiak ireki nahi ditugu. Ez dugu nahi bizitzako arazoei bizkar emanda", esan dute.
Gainera, Azkoitiko Parrokiak gogoratu du hilaren 27an Migranteen eta Errefuxiatuen Mundu Jardunaldiaren hamabigarren aldia ospatuko duela Elizak. Aurten, Ordizian (Gipuzkoa) elkartuko dira kristauak, eta adingabeak jarriko dituzte erdigunean.