San Jose egoitzako egoiliarrek eta Azkoitiko Musika Bandak urteroko hitzordua izango dute datorren larunbatean, musikariek, beste behin, kontzertua eskainiko baitiete haiei. 11:45ean hasiko da emanaldia, eta ohiko moduan, egoiliarren gazte garaiko musika dantzagarriaz gozatu ahal izango da. Besteak beste, pasodobleak, balsa, korridoak, foxtrok edo areto dantzak eta boleroak taularatuko dituzte. Giro ona eginez gero, egoitza kanpoko zelaian izango da kontzertua, eta bestela barruan.