Baiona eta Iruñea lotzen dituen Baztan Raceko Baztan Real proba irabazi zuen atzo, igandez, Imanol Arizmendik. Azkoitiarrak 185 kilometroko ibilbidea osatu zuen bizikletaren gainean, eta helmugara iristeko ordubete, 33 minutu eta 37 segundo behar izan zituen.
Partaideek 07:30 eta 08:30 bitartean irten zuten hasierako puntutik, taldeka nahiz banaka, eta horiek hainbat mendate igaro behar izan zituzten bidean: Baztan Real probakoek Artesiaga, Aztakerri eta Erro; Baztan Onakoek (131 kilometroko proba) Aztakarri eta Erro. Proba berezia izanik, mendate horietara iristeko denborak hartu dituzte kontuan sailkapena osatzerakoan.