Astelehenean zabalduko dute Abarketatxo ludotekan izena emateko epea

Andoni Elduaien

Abarketatxo ludotekaren ataria. (Andoni Elduaien)

Datorren astelehenetik ostiralera bitartean eman beharko da izena Abarketatxo ludotekan. Ikasturte berriko ordutegiak zehaztu dituzte ludotekako arduradunek.

Abarketatxo ludotekak datorren astelehenean, hilak 14, zabalduko du ikasturte berrirako izen emate epea. Hain justu, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara bitartean irekiko dituzte ludotekako ateak izen emateak gauzatzeko. Ludotekako arduradunek nabarmendu dutenez, izena ematera joandako herritar bakoitzak, gehienez, hiru pertsonaren izen ematea egin ahalko du. 

Era berean, ikasturte berriko txanden egunak eta ordutegiak ere zehaztu dituzte Abarketatxokoek. HH 4. eta 5. mailako umeen txanda astelehenean eta asteazkenetan izango, 17:00etatik 19:00etara; LH 1. mailatik LH 3. mailara bitartekoena, astearteetan eta ostegunetan, ordu berean; eta LH 4. mailatik eta LH 6. mailara arteko ikasleena, ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide