Furgobaratza Azkoitiko Altamirako Baratze Parkean izango da astelehenean, 18:00etatik 19:30era. Kimu Bat enpresako profesionalek baratzeak mantentzeko aholkuak emango dizkiete haien erabiltzaileei, eta horiez gain tailer bat ere emango dute, konpostajearen inguruan, hain zuzen ere.
Baratzeetako erabiltzaileez gain edozein gerturatu daiteke tailerrera.