Caritasek ostegunean banatuko ditu andremarietako sariak

Andoni Elduaien

Caritasen tonbola, Plazaberrian. (Aitziber Arzallus)

Etzi, 18:00etatik 20:00etara izango dute herritarrek sariak jasotzeko aukera. Caritasek tonbola izan zuen gunea zabalduko du horretarako. 

Ostegunean izango dute aukera andremarietan Caritaseko tonbolan sariren bat egokitu eta oraindik jaso ez dutenek. Erakunde horrek jakinarazi duenez, 18:00etatik 20:00etara bitartean izango dute herritarrek sariak jasotzeko aukera, herriko festetan tonbola egon zen gunean bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide