Biele ISB eta Inveready Gipuzkoa Basket saskibaloi taldeek denboraldi-aurreko lagunarteko partida jokatuko dute etzi, asteazkena, Elkargunean. Bi taldeek sasoi berriari ekin aurreko asteetan murgilduta jarraitzen dute, eta etzi, 20:00etan hasita jokatuko dute neurketa.
Gorka Atxalandabaso entrenatzaileak zuzendutako taldeak joan den ostegunean jokatu zuen denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa, Zornotzan (Bizkaia). Otsoek 70 eta 68 galdu zuten partida, eta etzikoa, bigarren partida izango dute. Partida ikusteko sarrera doakoa izango da zaleentzat.