Hilaren 20an hasiko da Baztartxon film denboraldi berria

Andoni Elduaien

Baztartxo antzokia. (Guka)

Irailean, guztira, bost film emango dituzte: helduentzako hiru eta haurrentzako bi. Ohiko ordutegian eskainiko dituzte filmak denboraldi berrian, eta bonuak lortzeko aukera eskainiko dute Baztartxoko arduradunek. 

Hil honen 20an, larunbatez, hasiko da Baztartxo antzokian film denboraldi berria. Irailean, guztira, bost film emango dituzte: helduentzako hiru eta haurrentzako bi. Helduei zuzendutako filmen artean daude La odisea, El ser querido eta Resurrection. Azken film hori Zinetogram taldearen zineforum saioaren barruan emango dute. Umeentzako filmen artean, berriz, Minions & Monsters eta Toy Story 5 emango dituzte. 

Ohiko ordutegian emango dituzte filmak antzokian; alegia, zapatuko eta igandeko helduentzako filmen emanaldiak 19:30ean hasiko dira; umeen igandekoa, 17:00etan; eta asteleheneko eta astearteko saioak 20:00etan hasiko dira. 

Bonuak aukeran

Baztartxo antzokiak hainbat bonu lortzeko aukera eskainiko die herritarrei denboraldi berrian. Batetik, irailetik abendura arteko bonua eskainiko du; 15 euroren truke bost film ikusi ahal izango dira bonu horrekin. Bestetik, urtarriletik abendura artekoa eskainiko du antzokiak; 30 euroren truke hamar film ikusi ahal izango dira. 

Sarreren prezioak mantendu egingo ditu, bestela, antzokiak. Helduen film emanaldietarako sarrerak 5 euro balioko du, eta 3 euro, astelehenetako ikuslearen eguneko emanaldiak eta umeen nahiz zineforum saioetakoak. 

Hona hemen iraileko filmen egutegia: 

  • Irailak 20 eta 21: La odisea filma. 
  • Irailak 20: Minions & Monsters haurrentzako filma.
  • Irailak 27 eta 28: El ser querido filma.
  • Irailak 27: Toy Story 5 haurrentzako filma. 
  • Irailak 29: zineforuma Resurrection filmarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide