Hilaren 19an egingo duten VIII. Mangaixue mendi bizikleta martxan parte hartu ahal izateko, aurrez aurre izena eman daiteke gaurtik hilaren 15era bitartean, Uhaitz kafetegian. Orain arte soilik Internetez eman zitekeen izena, Rock The Sport atarian, eta aurrerantzean, beraz, bi moduetara egin ahal izango da inskripzioa, 25 euro ordainduta.
Plazaberritik abiatuko da txirrindularitza martxa hilaren 19an, 15:15ean hasita. Ohiko moduan, parte hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran: luzea –33 kilometro eta 1.500 metroko desnibel positiboa– edo motza –25 kilometro eta 1.100 metroko desnibel positiboa–. Adin txikiko pertsonek ere parte har dezakete martxan, baina horiek heldu baten baimen orria sinatuta izan beharko dute.