II. Merkataritza Festa, irailaren 26an

Andoni Elduaien 2026ko irailaren 1a

Duela bi urte egin zuten aurrenekoz festa. (Ane Olaizola)

Hilaren azken zapatuan egingo dute Herrixenek eta udalak tokiko merkataritza sustatzea helburu duen II. Merkataritza Festa. Herriko zenbait saltokik eta artisauk beren produktuak erakutsiko dituzte azokan, eta musikarien emanaldien bidez girotuko dute eguna. 

Herrixen merkatari elkarteak eta udalak antolatuta, Merkataritza Fest egitasmoa egingo dute bigarrenez hil honen azken larunbatean, irailaren 26an. Herriko merkatariek, ostalariek, artisauek eta musikariek parte hartuko dute Oteiza frontoietan egingo duten azokan. Tokiko merkataritza sustatzea, herria dinamizatzea eta herriko eragileen arteko elkarlana indartzea izango dituzte xede.

Oraindik ez dute festa horren egitarauaren berri eman –data hurbildu ahala jakinaraziko dute–, baina duela bi urte ospatu zuten egunaren traza izango du aurtengoak ere; egun osoko egitaraua antolatzen ari dira. Hori hala, herriko zenbait saltokik eta artisauk beren produktuak erakutsiko dituzte Oteiza frontoietan, eta herritarrek haien produktuak ikusteko nahiz erosteko aukera izango dute. Gainera, zenbait musikariren emanaldiekin osatuko dute egitaraua. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide