Zumaian arraunean hasi nahi duten haurrei eta gazteei zuzendutako bilera egingo dute irailaren 7an

Maddi Txintxurreta 2026ko abuztuaren 31

Telmo Deuneko emakumeen trainerua, Zarauzko IkurriƱa estropadan. (Arnaitz Rubio Aprea)

12 eta 17 urte arteko Zumaiako nahiz inguruko herrietako haurrei eta gazteei zuzendu zaie Telmo Deun arraun elkartea, arraun egiten ikasteko eta klubeko ontzietan aritzeko. 

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak harrobia indartzen segitu nahi du, horregatik, dei berezia egin die klubak Zumaiako nahiz inguruko herrietako haurrei eta gazteei arraunean aritzen ikasteko eta etorkizun hurbil batean Zumaiako ontzietan aritzeko. Irailaren 7rako antolatu dute lehenengo bilera interesa izan dezaketen gazteekin: 18:00etan izango da, Zumaiako arraun elkartean.

Bestalde, elkartekoek jakinarazi dutenez, 12 urtetik beherako haurrak ere hartuko dituzte, nahiz eta horiek ezin duten Gipuzkoako batel denboraldian parte hartu. Hala ere, horiei zuzendutako arraun topaguneak izaten direla gogorarazi dute.

Herritarrek informazio gehiago jaso dezakete 623 48 32 78 telefonora deituta, telmodeunae@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatzita, Instagram bidez @telmodeun_ae kontuan, eta klubak Itsas kiroldegian duen lokalera bertaratuta. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide