Uztailetik udako ordutegian zein oporraldian izan ostean, etzitik ohiko moduan zabalduko dute Aizkibel udal liburutegia. Horrenbestez, asteartetik aurrera, honako ordutegi honetan eskainiko dute hango zerbitzua: astelehenetik ostiralera goizez zein arratsaldez zabalduko dute, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; larunbatetan, berriz, 10:00etatik 13:00etara bitartean izango da irekita.