TAO sistema bihar sartuko da berriz indarrean

Ane Olaizola 2026ko abuztuaren 31

TAOaren makina, Floreaga jauregiaren azpiko aparkalekuan. (Andoni Elduaien)

Abuztua igarota, bihartik TAOaren txartela jarri beharko zaie ibilgailuei Plazaberriko eta Floreaga jauregiaren azpiko aparkalekuetan aparkatutako ibilgailuei. 

Iraila hastearekin batera, bihar sartuko da berriro indarrean TAO sistema Azkoitian. Udalak abuztuan sistema hori indargabetuta izan du, baina bihartik aurrera TAOaren txartela jarri beharko zaie Plazaberrin eta Floreaga jauregiaren azpiko aparkalekuan aparkatutako ibilgailuei. Dena den, doakoa da bi eremu horietan aparkatzea. 

Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara nahiz 16:00etatik 20:00etara jarri beharko zaie TAOaren txartela bi gune horietan aparkatutako ibilgailuei. Hala eta guztiz ere, ordu muga desberdinak dituzte bi aparkalekuek; izan ere, Floreaga jauregiaren azpiko aparkalekuan egunean gehienez lau orduz eduki daitezke ibilgailuak. Plazaberrin, ordea, gehieneko ordu muga ordu eta erdikoa da egunean. Muga hori gaindituz gero, ibilgailuak lekuz mugitu behar dira nahitaez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide