Carmen Unanue Irureta Pattanak 100 urte bete ditu gaur. 1926ko abuztuaren 25ean jaio zen, eta gaur bere 100. urtebetetzea ospatzen ari da familia osoaren konpainian. Une hori probestu du Azkoitiko Udalak Pattanari aitortza egin eta oroigarria emateko. Udalak adierazi duenez, "ilusioz eta emozioz beteriko eguna da etxekoentzat". "Pila bat maite dugu eta oso pozik gaude gaur", diote. Sonia Vazquez eta Marijose Arregi zinegotziak berarekin bildu dira zoriontzeko eta oroigarri bat eta lore-sorta bat oparitzeko.
Azkoitiko Udalak adierazi duenez, "makina bat lan" egina da Carmen: "Gaztetan familiako torloju enpresan aritu zen, baita erreportzaketan ere. Geroago ere ez zen besoak gurutzatuta egotekoa, eta berak josten zituen, esaterako, ikastolako dantzarientzat jantziak. Senarra, Julen Sagarzazu Julen Txiki, dantza munduari oso lotutakoa zen. 2011n alargundu zen Carmen".
