Plaza Ondok irailean zabalduko du ikastaroetarako izen ematea

Ane Olaizola

Zumba. (Pexels)

Yoga, kantua, areto dantza eta erlaxazioa eskainiko ditu jubilatuen elkarteak urritik aurrera, besteak beste. Irailean zehar eman beharko da horietan parte hartzeko izena. 

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak askotariko ikastaroak eskainiko ditu datorren ikasturtean ere, hala nola, yoga, kantua, zumba, areto dantza eta erlaxazioa. Urrian hasiko dira tailerrak, eta horietan parte hartzeko, irailaren 1etik 30era eman beharko da izena jubilatuen elkarteak Kultur Etxeko hirugarren solairuan duen egoitzan. 

Prezioari dagokionez, berriz, parte hartzaileek 50 urteko urteko kuota ordaindu beharko dute Laboral Kutxan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide