Kodaore judo taldeak datorren hilaren 7an, astelehenez, hasiko du 2026-27 denboraldia, eta han parte hartu nahi dutenentzat izen ematea zabaldu du. Horretarako zein zalantzak argitzeko, 634 43 47 45 telefono zenbakira deituta jar daiteke klubarekin harremanetan.
Datorren sasoian, Kodaorek astelehenetan eta asteazkenetan egingo ditu entrenamendu saioak Azkoitian, judoan aritzen interesa duten guztiei zuzenduta. Bi egun horietan, 19:30etik 20:30era izango dira entrenamenduak Elkargunean, eta judoan hasi nahi dutenak zein dagoeneko kirol hori praktikatzen dutenak animatu dituzte klubera hango arduradunek. Antolatzaileen arabera, judoak, alderdi fisikoa eta teknika lantzeaz gain, beste hainbat balio ere sustatzen ditu, hala nola errespetua, diziplina, konstantzia eta laguntasuna.