Sua zabaldu da Azkoitiko Txintxillo eremuko lursail batean, Norde baserriaren atzealdeko eremuan. Udaltzaingoak Gukari esandakoaen arabera, baserritar batek sua egin du, horretarako beharrezko baimen guztiak eskatuta, baina sua zabaldu egin da, eta ingurua erre du. Udaltzaingoaren arabera, sua 19:30ak aldera hasi da zabaltzen, baina une honetan (21:15) sutea kontrolpean dute suhiltzaileek, nahiz eta kea oraindik denbora batez ikusiko den inguruan. Ez da zauriturik izan, eta suak ez du kalte handirik eragin, hesitutako eremuan belarra eta lurra baino ez dituelako erre. Gertatutakoa ikertzen dihardute.