Oporren ostean, bihar zabalduko dute berriro Elkargunea

Iraia Oteiza 2026ko abuztuaren 23a

Elkargunea kanpotik. (Guka)

Udako itxialdiaren ondoren, normaltasuna berreskuratuko du bihartik aurrera Elkarguneak. Ohiko ordutegian zabalduko dituzte hango instalazioak, 07:00etatik 21:00etara.

Bihar, astelehena, zabalduko dute berriro Elkargunea, oporrak tarteko, hilaren 11z geroztik itxita egon ostean. Urtero moduan, instalazioak garbitzeko eta mantenu lanak egiteko probestu dute bi asteko itxialdia. Ordea, lan horiek eginda, normaltasunez zabalduko ditu ateak bihartik aurrera Elkarguneak.

Hori hala, bai astegunetan, bai asteburuetan, ohiko ordutegian zabalduko dituzte Elkarguneko ateak. Astelehenetik ostiralera bitartean, 07:00etatik 21:00etara irekiko dute gunea, larunbatetan 09:00etatik 20:00etara, eta igandeetan zein jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide