Bordeleko nazioarteko saskibaloi txapelketan izan dira Iraurgiko ordezkariak

Iraia Oteiza 2026ko abuztuaren 18a

Iraurgi Saskibaloiko ordezkariak Bordelen. (ISB)

Joseba Lizarralde Rubio, Nahia Azpiazu eta Gorka Atxalandabaso aritu dira lantalde teknikoan, eta jokalarien artean izan dira June Arzalluz eta Elene Ansorregi. Gainera, txapeldun izan da Arzalluzen taldea. 

Euskadiko U18 3x3 saskibaloi selekzioak Bordeleko (Okzitania) nazioarteko saskibaloi txapelketa jokatu berri du abuztuaren 14tik 16ra bitartean, eta Iraurgi saskibaloi klubeko hainbat ordezkari ere han izan dira, bai jokalariak eta baita lantalde teknikoa ere.

Emakumeen selekzioan partaidetza handia izan du Iraurgik; izan ere, hautatzaile lanetan Joseba Lizarralde Rubio ibili da, Nahia Azpiazu laguntzaile duela, eta jokalarien artean, June Arzalluz azpeitiarra eta Elene Ansorregi azkoitiarra aritu dira. Gainera, txapeldun izan da Arzalluzen taldea. 

Gizonen selekzioan, berriz, Gorka Atxalandabaso Biele ISB taldearen entrenatzaile berria izan da Bordeleko txapelketan. Hori hala, Iraurgi Saskibaloiko hainbat entrenatzaile eta jokalari udako opor garaian ere entrenatzen eta partidak jokatzen aritu dira. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide