Jendetza batu dute bart gaueko kontzertuek ere

Aitziber Arzallus 2026ko abuztuaren 16a

Lepue Zapaldu taldea txosnaguneko oholtzan, atzo gauean. (Azkoitiko Gazte Asanblada)

Lepue Zapaldu eta Yakovlev 42 taldeek jo dute txosnagunean; eta La Reina del Pop taldeak girotu du plaza. Jende ugari erakarri dute hiru taldeek.

Txosnagunean Arrasateko (Gipuzkoa) eta Aramaioko (Gipuzkoa) taldekideek osatutako Lepue Zapaldu eta Oiartzungo (Gipuzkoa) Yakovlev 42 taldeak igo ziren oholtzara gauerdia jo eta gero. Plaza, berriz, La Oreja de Van Gogh taldearen bertsioak jotzen dituen La Reina del Pop taldeak girotu zuen film laburren emanaldiaren ostean. Herritar askok kontzertuei begira bukatu zuten Andre Maria eguna.

Yakolev 42 taldea, atzo gauean, txosnagunean. (Azkoitiko Gazte Asanblada)

La Reina del Pop taldea, atzo gauean, plazan. (Andoni Elduaien)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide