Kanpoko igerileku txikia itxita egongo da gaur

Aitziber Arzallus

Horrela gelditu da Ugarteigarango igerileku txikia. (Azkoitiko Udala)

Bart gauean norbaitek kaka egin du haurren igerilekuan, eta garbiketa lanek irauten duten bitartean itxita egongo da.

Ugarteigarango igerileku txikia gaur itxita egongo dela jakinarazi du udalak. Bart norbait edo norbaitzuk sartu dira kanpoko igerilekuak dauden eremura, eta besteak beste, haurren igerilekuan kaka egin dute. Ondorioz, garbiketa lanek irauten duten bitartean, igerileku txikia itxita egongo da. Udalak gaitzetsi egin du gertaera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide