Min hartuta, lehiatzeko aukerarik gabe geratu da Mikel Aranbarri Donostiako Aste Nagusiko finalean

Julene Frantzesena

Mikel Aranbarri partida batean. (Oteiza)

Atzo arratsaldean 23 urtez azpikoen Aste Nagusiko txapelketaren finala hasi zen jokatzen Aranbarri, Calvo bikote zuela, Sasiainen eta Segurolaren kontra. Azkoitiarrak behatzean min hartu zuen lehia hasi eta gutxira, eta bertan behera geratu zen neurketa. Ondorioz, min hartu zuen unean markagailuan aurretik ziren Sasiainentzat eta Segurolarentzat izan ziren txapelak.

Oteiza elkarteko Mikel Aranbarri pilotariak hitzordu garrantzitsua zuen atzo Donostian: 23 urtez azpikoen Aste Nagusiko txapelketaren finala. Binakako lehiaren finala jokatzen hasi ziren, baina ekin eta gutxira behatzean min hartu zuen Aranbarrik, eta bertan behera geratu zen lehia. 

Aranbarrik Markina-Xemeingo Calvo izan zuen bikote, eta aurkari, berriz, Zestoako Abantzuko Sasian eta Andoaingo Gaztelekuko Segurola. Min hartu zuenean unean 1 eta 4 zegoen markagailua, eta halaxe utzi zuten partida. Ondorioz, Sasiainentzat eta Segurolarentzat izan ziren txapelak eta garaikurrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide