Bost eguneko irteera egin dute Pirinioetan barrena

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 13a

Hainbat lagun Pirinioetan izan dira abuztuaren 8tik 12ra, Anaitasuna mendi bazkunak antolatutako irteeran. 

Anaitasuna mendi bazkunaren ekimenez, hainbat lagun Pirinioetan izan dira abuztuaren 8tik 12ra bitartean. Bost eguneko irteera egin dute horiek, eta hiru etapatan hainbat paraje ikusi eta hainbat gailur zapaldu dituzte.

Lehen egunean, Pineta eta Espuguetes arteko hamalau kilometroko bidea egin zuten; bigarrenean, Espuguetes eta Maillet arteko ibilbidea, 14,5 kilometrokoa; eta hirugarren hitzorduan Maillet, Pineta eta Ainsa artean ibili ziren, hemeretzi kilometro eginez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide