Hasi dira txosnagunearen muntaketekin

Julene Frantzesena

Hainbat lagun gaur goizean txosnagunean lanean. (Utzitakoa)

Goiko Losan txosnagunean muntatzeko lanetan ari dira gaur goizaz geroztik hainbat lagun. Etzi hasiko dira aurtengo andremariak, eta txosnaguneko eragileek askotariko hitzorduak prestatu dituzte bost eguneko jaietarako.

Jaiak iristerako, lan egin behar. Eta hain zuzen ere, gaur horretan ari dira herriko hainbat gazte Goiko Losan. Izan ere, txosnagunea muntatzeko lanekin gaur hasi dira herriko hainbat eragiletako kideak. Etzi hasiko dira festak, eta ordurako dena prest izateko, txosna atontzen ari dira goizaz geroztik Azkoitiko Gazte Asanbladako (AGA), Ikasle Antolakunde Sozialistako (IAS), Itaiako, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako (EHKS) eta Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) kideak.

Etzitik abuztuaren 18ra arte askotariko ekintzak izango dira txosnagunean nahiz haren bueltan eragile horiek antolatuta. Honako lotura honetan ikus daiteke aurtengo andremarietarako prestatu duten egitarau. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide