Hell Beer Boys eta Karne Cruda taldeek urrian kontzertuak eskainiko dituzte Elkargunean

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 8a

Hell Beer Boys taldeko kideak. (Hell Beer Boys)

Dagoeneko salgai daude zueneko horietarako sarrerak, honako lotura honetan, hamabi euroren trukean. Elkargunean izango da kontzertua, baina oraindik ez dute zuzenekoen hasiera ordua zehaztu.

Hell Beer Boys eta Karne Cruda taldeek kontzertuak eskainiko dituzte urriaren 3an, larunbatez, Azkoitiko Elkargunean. Dagoeneko salgai daude zueneko horietarako sarrerak, honako lotura honetan, hamabi euroren trukean. Egunean bertan ere salduko dituzte, Elkargunean bertan, hamabost eurotan. Oraindik ez dute kontzertuaren ordua zehaztu, baina Elkarguneko ateak 21:30ean zabalduko dituztela jakinarazi dute.

Goierriko musikariz osatutako taldea da Hell Beer Boys, 2002an sortua, eta 2019an utzi zituen agertokiak. Punk taldeak, baina, agertokietara itzuli zen 2023an, eta harrezkero, zuzeneko hainbat ari da ematen. Karne Cruda taldea, berriz, Kantabriakoa da, eta punk rock doinuak jotzen ditu. 2004an hasi zuen taldeak ibilbidea, eta kontzertuak ematen segitzen du gaur egun.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide