Azkoitiko Udalak hitzordu berezi bat prestatu du datorren astearterako, hilaren 11rako: Holiday Orchestra Ad Hoc taldeak kontzertua eskainiko du, 19:30ean, Balda plazan. Hain zuzen ere, festen atarian, Azkoitian egingo du geldialdia Europan barrena bira egiten ari den orkestrak.
1988an, Hiri Laranjen Batasunaren –Breda (Herbeereak), Dillenburg (Alemania), Diest (Belgika) eta Orange (Frantzia) hiriek osatzen dute– bueltan sortutako orkestra da Holiday. Gaur egun, 65 musikari profesionalek eta zaletuk osatzen dute urtean hamar egunetan soilik elkartzen den taldea. Hamar egun horietan Europan barrena bira egin ohi dute, eta aurtengoan ere –2024an ere izan zen herrian–, Azkoitira ere iritsiko da haien emanaldia.