Osiok eta Hidalgok emaitza onak lortu dituzte asteburuan

Julene Frantzesena

Hidalgo eta Osio, xake lehietan. (Anaitasuna-Kakute xake kluba)

Santiago Osiok Debako Xake Festan parte hartu zuen, eta Alaitz Hidalgok, berriz, Higuera de la Serenako txapelketan. Harrobiko bi kideek egindako lana goraipatu du Anaitasun-Kakute xake taldeak. 

Joan zen larunbatean xakeko bi hitzordu izan zituzten Anaitasuna-Kakute taldeko kideek. Batetik, Santiago Osiok Debako (Gipuzkoa) Xake Festan parte hartu zuen, eta bestetik, Alaitz Hidalgo Higuera de la Serenako (Espainia) txapelketan aritu zen. Biek ala biek emaitza onak lortu zituzten.

Osiok zazpigarren egin zuen Debako txapelketan, lau puntu batuta, eta garaipena lortu zuen Julen Larrañaga oñatiarrak baino 1,5 puntu gutxiagorekin. Hidalgo, berriz, onena izan zen bere mailan. Bi jokalariek lortutako emaitzak azpimarratu ditu Azkoitiko xake taldeak; ere, biak dira harrobiko kideak. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide