Herriko errepideak zeharkatu ditu Donostiako Klasikoak

Andoni Elduaien

13:05 aldean igaro da txirrindularitza proba Azkoititik, eta handik Azpeitirako bidea hartu du. Hainbat lagunek osatutako ihesaldia sortu da, eta haiek izan dira herrira iristen aurrenak.

Gizonezkoen Donostiako Klasikoa lasterketak Azkoitia zeharkatu du gaur, larunbata. Donostiako Alderdi Ederretik abiatu da proba, eta Gipuzkoako hainbat herritatik igaroko da bidean, tartean Azkoititik. Azkarateko mendatea (3. mailako) egin ondoren, 13:05 aldean iritsi da eguneko ihesaldia herrigunera. Hainbat lagunek osatutako ihesaldia sortu da, eta haiek izan dira herrira iristen aurrenak, eta bi-hiru minutu artean igaro da tropela.

Azkoitiko zati guztia saihesbidetik egin dute txirrindulariek. Hala eta guztiz ere, errepide bazterretan txirrindularitzaren zale ugari elkartu da, eta parte hartzaileek ez dute horien animorik falta izan. Azkoitia, ordea, ez da izan eskualdetik igaro den herri bakarra; izan ere, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa eta Azpeitia ere igaro dituzte txirrindulariek gaur.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide