Abuztuan ez da indarrean egongo TAO sistema

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 31

Floreaga jauregiaren azpiko aparkalekuan TAO txartela ateratzeko aparatua. (Andoni Elduaien)

Plazaberrin eta Floreaga jauregiaren aurreko aparkalekuan ez zaie txartelik jarri beharko ibilgailuei, eta denbora mugarik gabe aparkatu ahal izango da bi leku horietan. 

Abuztuan indargabetuta egongo da TAO sistema Azkoitian. Hori hala, eta bihar jaieguna denez, irailera arte ibilgailuei ez zaie txartelik jarri beharko Plazaberrin eta Floreaga jauregiaren aurreko aparkalekuan. Gainera, denbora mugarik gabe aparkatu ahal izango da bi leku horietan.

Nolanahi ere, irailetik aurrera normaltasuna berreskuratuko du TAO sistemak, eta bi gune horietan autoaren matrikula zehaztuta jarri beharko zaie ibilgailuei txartela astelehenetik ostiralera bitartean; 09:00etatik 13:00etara nahiz 16:00etatik 20:00etara atera beharko da ibilgailuentzako txartela. Hala eta guztiz ere, ordu muga desberdinak dituzte bi aparkalekuek; izan ere, Floreaga jauregiaren azpiko aparkalekuan egunean gehienez lau orduz eduki daitezke ibilgailuak, eta Plazaberrin, ordu eta erdiz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide