Azkoitirako autobus zerbitzu bereziak izango dira saninazioetan

Aitziber Arzallus 2026ko uztailaren 29a

Autobus bat, Loiolan. (La Guipuzcoana)

Bihartik abuztuaren 2ra bitartean, gauetan autobus zerbitzua bereziak egongo dira Azpeitia eta Azkoitia artean.

Bihar, uztailak 30, hasiko dira Azpeitiko saninazioak, eta festek irauten duten bitartean, alegia, abuztuaren 2ra bitartean, gauetan autobus zerbitzu bereziak egongo dira Azpeititik irtenda Azkoitira, 00:10ean eta ondoren orduero 01:40tik 06:40ra arte. Abuztuaren 2an, bestalde, 02:40an, 04:40an eta 06:40an izango da Azpeititik Azkoitira arteko zerbitzua. 

Halaber, abuztuaren 1etik 2rako gauean, UK45G eta UK46G lineek ohiko zerbitzua eskainiko dute, baina aldaketa batzuekin. Hala, UK46G linean, Azkoitiko Munibe geltokia ez da egingo 02:20an, 04:20an eta 06:00etan bertatik irteten diren lineetan. Zerbitzu horiek Azpeititik zuzenean abiatuko dira, hurrenez hurren, 03:55ean eta 05:55ean, eta 02:30ean, 04:30ean eta 06:10ean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide