Ane Segurola hirugarren, igeriketa egokituko Espainiako ur irekietako txapelketan

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 28a

Segurola, podiumeko hirugarren koskan. (FEDDF)

Igeriketa egokituko proban parte hartu zuen azkoitiarrak, eta brontzezko domina eskuratu zuen. Espainiako txapelketan hirugarrena izan bazen ere, Segurola aurreneko euskalduna izan zen. 

Ane Segurola igerilari azkoitiarrak brontzezko domina zintzilikatu zuen Zarautz-Moilarri-Zarautz itsas zeharkaldian. Azkoitiko Zubiaurre igeriketa elkartearekin entrenatu, baina Donostiako Konporta kirol elkarterekin lehiatzen duen azkoitiarra hirugarren sailkatu zen igeriketa egokituko Espainiako ur irekietako txapelketan. Igeriketa egokituko 800 metroko proban parte hartu zuen hark. Era berean, Euskadiko ur irekietako txapelketako lehena izan zen azkoitiarra.

Pozuelo taldeko Catalina Sagastizabalek irabazi zuen Espainiako txapelketa, proba 00.11.35,52 denboran osatuta. Iles Baleares taldeko Isabel Shihuaying sailkatu zen bigarren, ibilbidea 00.14.17,81 denboran eginda. Segurolak, berriz, 00.14.34,59 denbora eginda iritsi zen helmugara hirugarren postuan. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide