Bihar, asteazkenez, uztaileko ohiko udalbatzarra egingo dute Azkoitiko Udaleko ordezkariek. 18:00etan hasita egingo dute bilkura, udaletxeko areto nagusian, eta besteak beste, egonaldi turistikoen gaineko zerga eta babes publikoko etxebizitzak sustatzeko hitzarmena izango dituzte hizpide.
Ohi bezala, udalari esker, Gukak zuzenean eskainiko du biharko udalbatzarra:
Honako hau da biharko bilkuraren gai zerrenda:
- Aurreko bilkuretako aktaren onespena, hala badagokio.
- Azkoitiko egonaldi turistikoen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren hasierako onespena.
- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 5 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
- 2027 ekitaldian lan ondorioetarako, ordaindu egingo diren eta berreskuratu beharko ez diren Azkoitiko udalerriko tokiko bi jaiegunak zehaztea.
- Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lantzen S.A.k eta Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitza eta Hiri Agenda sailak, Azkoitiko udalerrian babes publikoko etxebizitzak sustatzeko sinatutako hitzarmenaren eranskina onartzea.
- 2026ko ekitaldiari dagokion kontrol finantzarioko planaren emaitzaren berri ematea.
- 2025eko ekitaldiaren kontrol finantzarioko planaren emaitzaren berri ematea.
- Behin betiko onespenen berri ematea.
- Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galde-erreguak.