Barrakak medio, Trenbidearen Zumardia itxita egongo da etzitik festak igaro arte

Andoni Elduaien

Trenbidearen Zumardian kokatuko dituzte barrakak. (Andoni Elduaien)

Ohi bezala, Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakien arteko bidean kokatuko dituzte festetarako barrakak. Andremariak amaitzean zabalduko dute berriro gunea. 

Etzitik aurrera, itxita egongo da Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakien arteko errepidea. Ohi bezala, eremu horretan kokatuko dituzte andremarietan barrakak, eta arrazoi horregatik, asteleheneko 07:00etatik aurrera itxi egingo dute ibilgailuentzat errepide zati hori.

Datozen egunetan hasiko dira tiobiboak herrira iristen, eta haiek iristerako ezarriko dute Trenbidearen Zumardiko kale horretatik igarotzeko debekua. Festak amaitutakoan zabalduko dute berriro bidea, barraka guztiak erretiratutakoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide