Datorren asteazkenean zabalduko dituzte barrakak

Julene Frantzesena

Hainbat lagun autotxokeetan, iazko andremarietan.

Asteazkenean zabalduko dituzte Trenbidearen Zumardian kokatutako barrakak, eta egun horretan 19:00etara arte izango da tiobiboetan ibiltzeko aukera. Hilaren 19ra arte egunero irekiko dituzte, eta egun horretan, prezio murritzagoetan ibili ahal izango dute herritarrek barraketan. 

Datorren asteazkenean, hilaren 12an, zabalduko dituzte andremariak direla-eta Trenbidearen Zumardian muntatuko dituzten barrakak; egun horretan 19:00etara arte izango dira irekita.

Asteazkenetik hilaren 19ra arte egongo dira zabalik, egunero, eta azken egunean, jaiak bukatu eta biharamunean, Umeen Eguna izango da, eta beraz, barraketan prezio murritzagoetan ibili ahal izango dute herritarrek. 

Gainera, zaratarekiko tolerantziarik ez duten herritarrek ere tiobiboetan ibiltzeko aukera izan dezaten, musikarik gabeko tartea izango da barraken eremuan, egunero, 18:00etatik 19:00etara bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide