Txikia IV.ak Gipuzkoako laugarren txapela eskuratu du

Nerea Uranga

Julen Alberdi 'Txikia VI.a' beste txapelketa batean, artxiboko irudian. (Ibon Errazu)

Astigarragan jokatu den lehen mailako Gipuzkoako Aizkolari Txapelketaren podiuma eskualdeko hiru aizkolarik osatu dute; hurrenez hurren egin dute Julen Alberdi Txikia IV.ak, Eneko Otañok eta Mikel Larrañagak.

Gipuzkoako aizkorako lehen mailako txapelketa jokatu zuten atzo Astigarragan. Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolari azkoitiarrak irabazi du aurtengoan txapela, 29:17 denbora eginda. Bigarren, Eneko Otaño beizamarrak (32:42) egin du eta hirugarren Mikel Larrañaga azpeitiarrak (33:09).

Aurtengoarekin, Gipuzkoako lehen mailako laugarren txapela eskuratu du Txikia IV.ak: 2019an, 2023an eta 2024an lortu zituen beste hiru txapelak. Iaz, Eneko Otaño izan zen Gipuzkoako txapelduna, eta bigarren Mikel Larrañaga azpeitiarrak egin zuen.

Sailkapena:

  1. Julen Alberdi, 29:17,56.
  2. Eneko Otaño, 32:41,57.
  3. Mikel Larrañaga, 33:08,99.
  4. Arkaitz Etxebeste, 34:15,08.
  5. Xabier Zaldua, 35:19,45.
  6. Ugaitz Mugertza, 37:30.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide