Elkargunea itxita egongo da datozen bi asteetan

Andoni Elduaien

Elkarguneko harrera eremua. (Udala)

Udako oporraldia tarteko egongo da itxita gune hori datozen bi asteetan. Hilaren 24tik aurrera ohiko ordutegian zabalduko dute. 

Udako oporraldia dela eta, Elkargunea itxita egongo da bihartik hilaren 23ra arte. Abuztuaren 24an zabalduko dute berriro eremua kiroldegiko erabiltzaileentzat, ohiko ordutegian: 07:00etatik 21:00etara zabalduko dute astegunetan; zapatuetan, 09:00etatik 20:00etara; eta igandeetan, 09:00etatik 14:00etara.

Ohi bezala, zenbait gune garbitzeko eta atontzeko baliatuko dute eremuaren itxiera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide