Iraia Bereziartua biolin jotzailearen doinuetara Eusko gudariak abestuz hasi zuten atzo arratsaldean Loiolan Eusko Gudarostearen sorreraren 90. urteurrena gogora ekartzeko ekitaldia. EAJk jarritako hitzorduak 30en bat lagun batu zituen Kandido Sasetaren omenez eta Eusko Gudarostearen sorrera gogoratuz Loiolan dauden bi oroigarrien eta ikurrinaren bueltan. Izan ere, duela 90 urte, hantxe, Loiolan, sortu zuten Bigarren Errepublikako sistema demokratikoaren kontra Espainiako armadaren talde batek hasitako altxamendu militarrari aurre egiteko Eusko Gudarostea.
Pello Elorza Azpeitiko Uri Buru Batzarreko presidenteak eta Maria Eugenia Arrizabalaga Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak hartu zuten ekitaldian hitza, eta han parte hartu zuten Azkoitiko EAJren hainbat ordezkarik ere, hala nola Ana Azkoitia alkateak, Asier Aranbarri Azkoitiko Uri Buru Batzarreko presidente eta alkate ohiak zein Nere Zubizarreta alkate ohiak.