Irailetik aurrera, Urola Kostatik Arrasatera (Gipuzkoa) joateko autobus zerbitzua martxan jarri nahi dute hainbat herritarrek, eta zerbitzu horri buruzko informazioa zabaltzeko bilera antolatu dute etzirako, osteguna. Azpeitiko Baigera aretoan egingo dute bilera, 18:00etan.
Zerbitzua antolatzeko asmoa dutenek azaldu dutenez, autobusa Zumaiatik abiatuko da, eta Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian egingo ditu geldialdiak; egunero egingo du bidaia autobusak, goizeko ordutegian. Bilera erabiltzaile izan nahi dutenei zuzendutakoa izango da.