V. Beltzen Egunean izan da zertaz gozatua arratsalde partean ere. Beltzez jantzi dira Oteiza frontoiak eguerdi partean, kolore horrekin jantzita jendetza elkartu baita bazkarirako eta ondorengo ekitaldietarako. Sari banaketa egin dute arratsaldean, frontoietan bertan, eta bertsoa, esker oneko hitzak eta besarkadak izan dira nagusi han.
Ondoren, musika izan da protagonista; aurrena, DJ Uxin b2b Cabatronik aritu dira frontoiak girotzen, eta Sakatu elektrotxarangak hartu du erreleboa ondoren. Elektrotxarangarekin kalejiran joan dira gero denak Oteiza frontoietatik kalean behera.