Azkoitiko gizon bat ikertzen ari da Ertzaintza, sexu askatasunaren aurkako delitua egin duelakoan

Erredakzioa

Ertzaintzaren arabera, gizon batek adin txikiko bi neskari musuak eman zizkien aurpegian herenegun gauean, eta poliziek ustezko egilea atzeman zuten. Gertatutakoa argitzeko, gizonaren aurkako diligentziak zabaldu ditu, ikertu gisa.

Ertzaintzak Azkoitiko gizon baten aurkako diligentziak zabaldu ditu, eta sexu askatasunaren aurkako delitu bat egin duelakoan, hura ikertzen ari da polizia. Azpeitiko epaitegiaren esku dago kasua.

Poliziaren arabera, gizon batek adin txikiko bi neskari aurpegian musuak eman zizkien joan zen astearte gauean, eta gertaera horien berri izan ostean, Ertzaintzak ustezko egilea atzeman zuen gertaerak jazo eta minutu batzuetara. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide